Itxi

Faktoria

Nagusien zaintzaz

Bide berriak, zahar-ahalduntzerantz

Adinduek euren zainketari buruzko erabakietan parte hartu ahal izatea. Hori dute ardatz nagusien zaintzari lotutako estrategia berriek, Irati Mogollon ikerlariak kontatu digunez. EtxeTIC zerbitzua, Usurbilgo zaintzen ekosistema sortzeko prozesua eta Koobizitzaren esperientziak ezagutu ditugu.

  • Soziologoa da Irati Mogollon, bizitzaren jasangarritasunean aditu. Matia fundazioan ari da ikerlari.

    Soziologoa da Irati Mogollon, bizitzaren jasangarritasunean aditu. Matia fundazioan ari da ikerlari.

    27:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zahar-ahalduntzea". Kontzeptu berri hori darabil Irati Mogollon soziologoak nagusien zaintzaren paradigma berriaz ari denean. Nagusiek eurek euren zainketaren buruzko erabakietan parte hartu behar dutela esan du "Faktoria" albistegian adinekoen egoitzen eredu berriaz osatu dugun tarte berezian, eta nabarmendu du ditugun zerbitzu eta baliabideek bide horretara egin behar dutela iraganbidea.

Norabide horretan ari diren hiru ekimen ezagutu ditugu: Bilboko Etxaniz zentrotik eskaintzen duten etxeTIC zerbitzua, lehenik. Usurbilgo zaintzen ekosistema eta etxebizitza kooperatiboen Koobizitza plataforman biltzen diren elkarteena.

Bilboko Etxaniz egoitzan eskaintzen dute etxeTIC zerbitzua

Bilboko Etxaniz egoitzan eskaintzen dute etxeTIC zerbitzua