Faktoria
Abortu legeaz
Irati Zabaleta: "Oso garrantzitsua da hileko mingarriak dituzten emakumeak babesten dituen legea izatea"
P.G. | Eitb media
Irati Zabaleta ginekologoak azaldu du emakume askok oso gaizki pasatzen duela hileko mingarriekin, baina askotan ez dutela baja hartzen, lanean zer esango duten beldurrez. Horregatik, kaleratu asmo duten legeak baja eskubidea jasotzea beharrezkotzat jo du, "babestuta sentituko direlako".
-
Hilekoa irudikatzen duen marrazkia
5:57 min
Berdintasun ministerioaren Sexu Hezkuntza eta Ugalketa legearen zirriborroak hiru eta bost egun bitarteko bajak aurre ikusten ditu hileko mingarriak jasaten dituzten emakumeentzat. Irati Zabaleta Andraizeko eta Nafarroako emakume zerbitzutako ginekologoren hitzetan, ezkutuan dagoen errealitate bat azaleratzen lagunduko du neurriak: "Jende asko dago oso gaizki pasatzen duena, lanean botaka hasten dena edo lanera joan ezinik gelditzen dena.... Batzuetan ez dute baja hartzen lantokian zer esango duten beldurrez eta sufritzen egoten dira, baina, orain, legearekin, babestuago sentituko dira, eta jende gehiagok hartuko du baja, benetan behar dutelako. Jendeak nahiago du lanera joan eta bizitza normala egin, baina, orain, behar baduzu hartu ahal izango duzu".
16 urtetik aurrera gurasoen baimenik gabe abortua egin ahal izateko aukeraz, bestalde, neurri egokia dela iritzi dio, "bestela, askotan, neskato horiek beranduegi etortzen direlako gurera. Gero eta neskato gaztetxoagoak ikusten ditugu gainera kontsultan, haien arabera legea aldatzea inportantea da". Abortu tasa jaisteko antisorgailuak merkatzea edo doan ematea ere garrantzitsu jo du: "Sexu hezkuntza zabaltzea eta antisorgailuen inguruko informazioa zabaldu eta eskaintzea".
Profesionalen kontzientzia eragozpena ahalbidetzeko zerrendak osatzea bideragarri ikusten du, eta neurri garrantzitsua, gainera, osasun publikoan abortua egiteko aukera bermatzeko zerbitzuak antolatu ahal izateko.