Itxi

Faktoria

Kripto txanponak kinka larrian

Moneta digitalen etorkizunaren argi-ilunak eztabaidagai "Faktoria"n

P.G. | EITb Media

Kriptotxanponen merkatua amildegiaren ertzera eraman dute joan den joan den astean jasandako astinduek. Baina desagetzear daude? Edo ahulenak bakarrik suntsituko dira? Eta kutsatu al dezake kripto txanponen krisiak finantza sistema osoa? Galdera hauek sakon aztertu ditugu "Faktoria"n.

  • Kripto txanponak kinka larrian?

    Kripto txanponak kinka larrian?

    21:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Ormaetxea ekonomia kazetariaren arabera, 600 mila milioi dolar atera dira astebetean kriptotxanponen merkatutik. Bere esanetan,  "kriptotxanponen burbuilak susto galanta eman die inbertsoreei"; LUNA kripto txanponak  bere balioaren % 99 galdu  eta gero, Etherum eta Bitcoin txanponek ere, hain handia ez izan arren, balioaren zati handi bat galdu baitute.

Kaltetuenak inbertsore txikiak izan direla aipatu du, "inbertsore handiek  drama handirik gabe galdu dezaketena bakarrik sartu dutelako kriptotxanponetan, inbertsore txikiek ez bezala; hauek askotan, duten guztia inbertitzen dute, ez dute ulertzen ondo nolako funtzionamendua duen merkatuak eta asko eta erraz beldurtzen dira". Ez du uste halare kriptotxanponen krisiak kalte handia eragingo dionik finantza sistemari: "Galdera da alor honetan dagoen dirua hortik ateraz gero nora doan, bonoetara, zor publikoa erostera, burtsara... Horrek bai sor dezake desoreka txiki bat finantza sisteman, baina bankuak ez daude kutsatuta, apustu txikia egin dute kriptotxanponen alde, eta, beraz, arriskua oso txikia dela uste dut".

Hori baino garrantzitsuago jo du testuinguru ekonomikoa aldatzen ari den unean datorrela kriptotxanponen krisia: "Interes tipoak igotzen ari dira eta horrek esan nahi du aurki berriro ere mereziko duela dirua banketxean sartzea. Azken urte hauetan diruaren prezioa hutsaren pare egon da, eta horrek jende asko bultzatu du burtsara edo txanpon digitaletara. Ziklo hori, baina, amaitzen ari da".

Mikel Reparaz ETBko nazioarteko alor buruak bere aldetik, nabarmendu du, inbertsore txikiez gain, El Salvador eta Afrika erdiguneko errepublika bezalako herrialdeei ere eragin diela kriptotxanponen balio galerak eta munduan dauden joera ezberdinak aztertu ditu: "Afrika Erdiako Errepublikan arrazoi geoestrategikoak daude, Erdialdeko Amerikan eztabaida piztu du El Salvadorren kasuak Honduras, Gautemala edo Panaman... Txinan, aldiz, debekeau egin dituzte kriptotxanponak eta, Estatu Batuetan ere, Joe Biden presidenteak arautu egin nahi du kriptotxanponen merkatua, segurtasun nazionalarekin lotutako kontua ere badela iritzita".