X-hiruhortza-X
Uxue Apaolaza
Gerra kazetariez Uxue Apaolaza: "Zertarako hainbeste lan gero ahanzturak irentsiko dituen ertzak argitzeko?"
Oihane Yustos | EITb Media
Alaine Agirrek suizidioa gerra gisa izendatu ondoren, bestelako gerrei eta bestelako gerra horietan ibiltzen diren kazetariez idatzi du Uxue Apaolazak.
-
Hiruhortza: Uxue Apaolaza
5:11 min
Kazetaritzaz, kazetariez eta gerra eta gatazketak ibiltzen diren kazetariez aritu da aste honetan Uxue Apaolaza. Gerra atariraino ekartzen digute, Ane Irazabal, Hibai Arbide, Mikel Ayestaran ... izen zerrenda luzea eta euren larruan jarri da Apaolaza. 'Gerratik etxera eta buelta gerrara dabiltza kazetariak, informatzen dute eta bueltan irudikatzen ditu, etxean bueltan, gabonetako afarian, herriko festetan edo erosketak egiten. Buru bat nola prestatzen da han eta hemen egoteko?' galdetu du idazleak. Ondoren kritika egiteko, 'ez dute zoritxarrez informatu bakarrik egiten, zoritxarrez izen-abizenak jartzen dizkiete izenik gabeko gertaerei. Pablo Gonzalez kazetaria horren adibide da'.