Faktoria
Alberto Alonso, PSE-EE
"Gobernuak ez du Gernikagatik barkamenik eskatu behar, Jaurlaritzak ETAgatik eskatu behar ez duen bezala"
Jone Larrañaga | EiTb Media
Alberto Alonso PSE-EEko legebiltzarkideak azaldu du sozialistek "euren labela" dutela eta euren jarrerak defendatzeko askatasuna ere bai; baina ez daudela arriskuan EAJrekin hartuak dituen konpromisoak.
-
Alberto Alonso
19:20 min
Alberto Alonso Euskadiko Alderdi Sozialistako legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzan gobernukide diren alderdiek euren iritziak askatasunez emateko eskubidea aldarrikatu du Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian. Testuinguru horretan mintzatu da Gernikaren bonbardaketaz eta barkamen eskariaren inguruan bi alderdien artean izan diren desadostasunez. "Gerra zibila bando batek hasi zuen gerra eta bando horren laguntzaz bonbardatu zuten alemanek Gernika. Gobernu lejitimoak ez du zertan barkamena eskatu behar, Jaurlaritzak, ETArengatik eskatu behar ez duen bezala", azpimarratu du.
EAJrekin hitzartutako konpromezuekin leialak direla azpimarratu du, hala ere, eta hori dutela indargunea, baita hauteskundeetara begira ere. "Gure politikek gure labela dute, baina EAJrekin batera ari gara herri hau hobetzeko politikak egiten", esan du.