Itxi

Faktoria

Siemens Gamesa

Puy Remirez, Siemes-Gamesako ELAko ordezkaria: "Enpresak mespretxuz jokatu du; prentsa bidez jakin dugu'

OIhane Yustos | EiTb Media

5 lantoki ditu Siemens-Gamesak Euskal Herrian. Sarrigurengo enpresan ELAko ordezkaria da Puy Remirez, eta salatu du komunikabideen bitartez jakin dutela Siemens Energyren asmoen berri.

  • Siemens Gamesa

    Siemens Gamesa

    3:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kezkatuta eta beldurtuta daude Siemens-Gamesa taldeak Euskal Herrian dituen 2.500 langileak. 5 lantegi daude, eta beltz ikusten dute etorkizuna. Sarrigurengo enpresan ELAko ordezkari den Puy Remirezek "Faktoria"n salatu du eurekin "mespetxuz jokatu dutela", komunikabideen bitartez jakin dutela Siemens Energyren asmoen berri.

Alabaina, ez ditu erabat harritu iragarpen hori horrela egiteaak, "fusioa ez, absorzioa" ikusi baitute hasieratik beharginek. "Gure lanarekiko eragina izan du horrek" esan du langile ordezkariak. "Argi ikusten duguna da lehen hemen hartzen genitun erabakiak kanpoan hartzen dituztela orain, eta gutxi inporta zaiela gure lanpostuekin jokatzea", azpimarratu du.