Itxi

Faktoria

Pasaia Itsas Festibala

Xabier Agote: "Ondare balioa duten ontzi gonbidatuen benetakotasunean dago Itsas Festibalaren interesa"

M.S.

Pasaia Itsas Festibaleko zuzendaria eta Albaola elkarteko presidentea da Xabier Agote. Jaialdian ikusi eta bisitatu ahal izango diren ontzien errepasoa egin eta lau egunez gozatu ahal izango diren kultur ekitaldien berri eman digu Faktorian.

  • Xabier Agote

    Xabier Agote

    19:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ontzi tradizionalen nazioarteko topagune izango da asteburuan Pasaia, Pasaia Itsas Festibalarekin, eta gure itsas ondarea aldarrikatzeko baliatuko dute antolatzaileek jaialdia. Itsasoaz eta itsas bizitzaz aritu da Xabier Agote jaialdiaren zuzendari eta Albaola elkarteko presidentea.

Besteak beste, Elkanoren figuraz hitz egin du, eta esan digu orduko Euskal Herriko itsas industria gaur egungo NASArekin aldera litekeela, eta Pasaia Cañaveral lurmuturra litzatekeela.