Itxi

Faktoria

Ametsleku, familia bat

Sandra Aras: "Zer erosiko dugu besaulki bat ala bi behi? Bigarrena egin genuen"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Sandra Aras Bilbo hirian jaio zen, baina duela 20 urtetik Karrantzan Ametsleku izeneko etxalde baten jabea da. Bi behirekin hasi, eta, gaur egun, 200 buru dituzte. Batez ere, esne ekoizpenera bideratzen dute euren jarduna.

  • Sandra Aras

    Sandra Aras

    19:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bere ametsari segika sortu zuen Sandra Arasek Ametsleku; esne ekoizpenean jarduten dute batez ere, eta behiaren zaintzari garrantzia handia ematen diote. Horregatik, eta teknologia berriaren etorrerarekin tresneria berria erabiltzen dute etxaldean; adibidez, behiek euren kabuz masajea hartzeko gailuaz aritu zaigu, baita behiek eurek nahi dutenean jeizteko aukera ematen dien makina, eta etxaldea garbitzen duen robot xurgagailua ere. Irailean, gainera, Ametsleku Interpretazioa Zentro bihurtuko dute, eta gogotsu dago Aras proiektu berriari ekiteko.