Itxi

Faktoria

Etxebizitza arazoaz

Daniel Oltzomendi: "Borroka bat galdu dugu baina ez engaiamendua"

P.G. | EITb Media

Euskal Hirigune Elkargoak gaur aurkeztuko du Frantziako Estatu Kontseiluaren aurrean helegitea Paueko auzitegiaren erabakiaren aurka, turismo etxeen konpentsazio neurria atzera bota duelako. Elkargoko presidenteordeak gizarte zibila ere mobilizatzea defendatu du.

  • Daniel Oltzomendi

    Daniel Oltzomendi

    4:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Daniel Oltzomendi Euskal Hiriguneko Elkargoaren presidenteordearen hitzetan, hilabeteak pasa daitezke Frantziako Estatu Kontseiluak azken erabaki bat hartzerako eta bitartean, borrokari eustea defendatu du "Faktoria"n: "Horrela jarraituz gero, Lapurdiko kostaldean lau urteren buruan 36 mila etxebizitza turistiko izatera iritsi gaitezke. Azken lau urteetan, % 130 hazi dira". Politikoki bakarrik ez, "karriketan ere gizarte zibilak protesta egin behar du, eskuz esku egin behar dugu borroka, etxebizitzarena gizartearen gaia delako".

Oltzomendik azaldu duenez, Paueko auzitegiaren arabera, Elkargoak etxebiztiza turistikoei ezarritako neurriak gogorregiak izan dira eta ez die antolatzeko denbora eman enpresa eta higiezinen agentziei. Baina elkargoak uste du Europako justiziaren babesa ere lortu dezaketela, Europak interes publikoa, horrela dela frogatuz gero, pribatuaren gainetik jartzen duelako. 

Hiigune Elkargoak martxoan hartu zuen erabakia; jabeek urte osoko alokairurako etxebizitza bat eskaini beharko zuten alokatzen zuten turismo etxe bakoitzeko.  Lapurdiko 22 herritan ezarri asmo zuten. Etxejabe eta sektore turistikoko enpresek helegitea aurkeztu zuten, eta Paueko auzitegiak arrazoi eman die, neurria behin-behinean indargabetuz.