Itxi

Faktoria

Abeltzain belaunaldi berriak

Ainhoa Labaka: "Teknologia berriek behi bakoitzaren jarraipena hobeto egitea ekarri dute"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Zizurkilgo "Ugarte" baserrian topatu dugu Ainhoa Labaka. Kaiku esnearen azken iragarkian ikusita ezagutu dugu, eta bere lan lekua den ganadutegian hartu gaitu. Gailu teknologiko berriak txertatu zituzten eta ordutik ikusi dituzten onurez aritu gara.

  • Ainhoa Labaka

    Ainhoa Labaka

    13:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela bost urte  hartu zuten Ainhoa Labaka eta bere nebak etxetik jaso zuten esne ekoizpenaren testigua, eta ordutik "Ugarte" baserrian behiak hazten dituzte. Familiarengandik jaso dute herentzia, baina teknologia berriak txertatua ekin zioten lanari; besteak beste, haizegailu erraldoi eta ura jaurtitzen duten gailuak dituzte beroari aurre egiteko, behiek atseden har dezaten lastaira bereziak dituzte eta animalia guztien jarraipen zehatza egiten dute ordenagailu bidez.