Itxi

Faktoria

Indarkeria Palestinan

Palestina: indarkeriaren zurrunbiloan preso

MIkel Rotaetxe | EITB Media

Shireen Abu Akleh kazetariaren hilketak eta beduinoen desplazatzeak nazioarteko haserrea eragin duten honetan, Palestina astindu duen indarkeria-giroaz aritu gara Euskadi Irratiko Faktorian Mikel Ayestaran eta Mikel Reparaz kazetariekin.

  • Shireen Abu Akleh kazetariaren aldeko protesta

    Shireen Abu Akleh kazetariaren aldeko protesta

    13:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Palestinako indarkeria-zurrunbiloaz aritu gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n, Shireen Abu Akleh eta Ghofran Warasnah kazetarien hilketak, Jerusalemen eguneko banderen martxako istiluak eta palestinarren aurkako atentatu- eta atxilotze-oldea hizpide hartuta. Mundu zabalean haserrea eragiten duena Palestinan "beti betikoa" dela esan du Mikel Ayestaran EITBren Jerusalemgo berriemaileak: "Shireen Abu Aklehen hilketa argitzeko auzibidea hasi dute Hagan; ikusiko dugu ze ekartzen duen, baina Israelen ez du nazioartean izan duen ohiartzunik izan".

Ildo beretik mintzatu da Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburua: "Israelen indarkeria AEBetako armen indarkeria bezala da, haserrea eragiten du, baina normalduta dago eta ez da ezer aldatzen". Reparazek gogoratu du urtea hasi denetik palestinarren 300 eraikin eraitsi dituztela Israelgo gobernuaren aginduz, eta desplazatze-politikak areagotu egin direla azaldu du Ayestaranek, "tartean 1.300 beduino etxegabetu dituzte".

Israelgo gobernuaren barne-krisiaz hitz egin dugu, azkenik. Ayestaranek gogoratu du eskuin nazionalistatik ezkerrerako alderdiek osatzen dutela Naftali Benneten exekutiboa, eta islamistek kanpotik babesten dutela eta asentamentuei buruzko legea izan da azken zatiketa-eragilea.