Faktoria
'Sin limites' telesaila
Barbara Goenaga: "Zinemak laguntzen du errealitate historikoetara gerturatzen"
MIkel Yarza | EITb Media
Barbara Goenaga aktore donostiarrak Elkanoren lehen mundu birari buruzko 'Sin Limites' telesaila estreinatuko du bihar Amazon plataforman. Euskal artistak nobedade hori, haurtzaroko hastapenak, Goenkale eta Goya sarietako bizipenak gogoratu ditu, besteak beste, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
-
Barbara Goenaga, 'Sin Limites' telesailean. Argazkia: Amazon Prime Video.
18:38 min
Amazon Prime Video streaming bidezko plataformak 'Sin Limites' telesaila estreinatuko du bihar, Juan Sebastian Elkanoren lehen mundu biratik 500 urte betetzen diren honetan. Barbara Goenaga euskal aktoreak Beatriz Barbosa-ren rola jokatu du telesailean, Magallanesen emaztea. Hollywoodeko ekoizpen handiak gidatu dituen Simon Westek zuzendu du proiektua eta Goenagak Euskadi Irratiko 'Fakoria' saioan adierazi duenez, "lehen atala oso ikusgarria da".
Goenagak hiru urte besterik ez zituen estreinakoz aktore lanetan aritu zenean, ETBko 'Bai Horixe' telesailean. Hastapenetako oroitzapenak, ibilbide profesionaleko une seinalatuak eta Euskal Herriarekin duen lotura ekarri du gogora, Madrildik.