Faktoria
Lan eskaintza publikoa
Izango al da paper nahikorik hainbeste oposiziogileentzat?
JOne Larrañaga | EITb Media
IVAPek, adibidez, milioi bat folioko eskaria egina du, horniketan izan daitezken arazoak aurre ikusita. Oposizio aldi historiko honen logistika eta une kritikoak aztertu ditugu.
-
Hezkuntzako oposizio azterketa bat BECen
22:33 min
Horniketa arazoak saihesteko, oposizioetarako papera, adibidez, enkargatua dauka IVAPek, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak. Milioi bat folioko eskaria da. Oposizioak eskatzen duen logistika izugarriaren barruan txikikeria dirudi, baina nahikoa da oposizioak behar bezala burutu ez daitezen. Horiek denak kontutan hartuta ari da euskal administrazioan orain zabaldu den oposizio aldi historikorako prestaketei ekiten, Maite Barruetabeña Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko zuzendariak kontatu diguenez.
Maite Barruetabeña, IVAPeko zuzendaria
Zail da kalkulatzea zenbat milaka postu publiko izango diren oposiziotara aterako direnak baina zalantzarik gabe esan liteke administrazio publikoak inoiz izan duen erronka logistiko handienari egin beharko diola aurre.
Era berean, administrazioak emango dituen urratsen zain-zain daude era berean, oposiziogileak, sindikatuak, akademiak, argitaletxeak liburudendak edota azpiegitura enpresak. Kate horri denari ekarriko die lan-karga handia oposizio aldi honek.