Itxi

Faktoria

Amaiur 500 urte

Ixabel Aleman: 'Garrantzitsua da duela 100 urte hasi zuten bide hori jarraitzea'

M.S.

500 urte beteko dira aurten Gaztelaren Nafarroako konkistatik. Ixabel Aleman Amaiurko zinpeko alkatea eta Gaztelu elkarteko kidea da eta Faktorian izan dugu urteurrenaren atarian.

  • Ixabel Aleman

    Ixabel Aleman

    20:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urteurrenak memoria historikoa berritzeko aitzakia ezinhobea direla aitortuta, Ixabel Aleman Amaiurko zinpeko alkatea Faktorian izan dugu. 500 urte dira aurten Gaztelaren Nafarroako konkistatik, orain 100 urte jarri zuten gaztelua izan zen tokian monolitoa eta handik bederatzi urtera tokiaren sinbologia ikusita dinamitatua izan ondoren, 1982an eraiki zuten berria, orain 40 urte.

Urteurren ekitaldi bereziak prestatzen ari dira Amaiurren uztailerako eta horien berri eman digu Ixabel Alemanek. Zinpeko alkate izateaz gain, ofizioz emagina da Aleman eta bere ofiziaren ingurukoak ere kontatu dizkigu Faktorian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia