Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

Eneko Lambea: "Gimnastika erritmikoan mutilok ezin dugu nazioartean parte hartu"

Amaia Eneterreaga | EITB Media

Espainiako txapelketan 4 urrezko domina irabazi ditu berriki Leioako kirolariak. Bere ibilbidea errepasatzeaz gain, etorkizunerako erronka nagusiak zein diren ere kontatu digu.

  • Eneko Lambea Espainiako Txapelketan

    Eneko Lambea Espainiako Txapelketan

    11:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

3 urte zituela hasi zen aurreneko hartu-emanak edukitzen gimnastika erritmikoarekin. Geroztik, domina andana irabazi duen arren, kirolaren ikusgarritasuna urria dela azaldu du udako "Faktoria"n. Olinpiar Jokoetan mutilen gimnastika erritmikoa baimentzeaz, uztai, soka, mazo, pilota edo zintaren erabileraz eta jendartearen begiradaz aritu gara, besteak beste, Leioako Sakoneta taldeko Eneko Lambea gimnastarekin.