Itxi

Faktoria

Dementzia eta arkitektura

Ordena, koloreen kontrastea eta elementu bereizgarridun espazioak, dementzia duten pertsonentzat lagungarri

EiTB Media

Etxeak eta bestelako espazioak dementzia duten herritarrentzat egokitzeko lanean aritzen da Marijo Moreno Errotu taldeko arkitektoa eta ikertzailea:"Uste dut azken belaunaldia izango garela, baina Euskal Herrian oraindik asko zaintzen dugu etxean". Arreta zeri jarri azaldu du 'Faktoria' saioan.

  •  Marijo Moreno Errotu taldeko arkitektoa eta ikertzailea.

    Marijo Moreno Errotu taldeko arkitektoa eta ikertzailea. Argazkia: EITB Media

    17:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Herritarren gehiengoak, % 82k, etxean zahartu nahi du Euskal Autonomia Erkidegoan. Hamar herritarretik zazpik dio, gainera, etxean geldituko dela, kanpoko laguntzaren bat behar badu ere. Marijo Moreno arkitekto eta ikertzailea espazioen antolaketaren bitartez dementzia duten pertsonen bizitza errazteko moduez aritu da Euskadi Irratiko "Faktoria"n.

Azaldu du Alzheimer gaitzarekin bizi diren herritarren gehiengoa haien etxean bizi dela, baina hamar etxebizitzatik bi ez daude egokituta: "Gaixoei bakarrik ez, zaintzaileei ere egunerokoa zailtzen die horrek".

Ikertzailearen esanetan, "momentu oso kritikoa da etxetik egoitzarakoa". Hala ere, azaldu du azken hamarkadan asko aldatu direla egoitzak, "ospitale itxuratik aldendu eta etxe itxurara" gehiago hurbildu direla. Antolatzeko moduan ere izan dira aldaketak: "Tamaina ere aldatu da, inguru txikiagoetan elkartzen dira erabiltzaileak eta inguru edo talde txikietan hobea da ongizatea".

Bestelako elementuek dementzia duten herritarrengan duten garrantziaz aritu da Marijo Moreno: "Ordena oso garrantzitsua da pertsona horientzat, ordenatuta ez dagoen espazio batean kokatzea zaila zaie. Gauza bera gertatzen da hormak eta ateak kolore berekoak direnean ere, pertsonak ez ditu elementuak bereizten". Kanpoko espazioetan ere elementu bereizgarriak izateak kokatzea errazten duela ere azaldu du Morenok.