Itxi

Faktoria

Mahats bilketa goiztiarra

Arantzazu L. de Alda, Ostatu: "Iraila hasierara aurreratu dugu mahats bilketa; sekula ikusi gabekoa da"

Arabako Errioxan hasi dira mahats zuria saskiratzen eta aurki helduko diote mahats beltzari. Beroaldiak eta lehorteek bi aste aurreratu dute bilketa eta agerian utzi dute ardogintzak aurrean duen erronka nagusia: klima aldaketari ezinbestean egoktiu beharra.

  • Mahats-mordoa Samaniegon

    Mahats-mordoa Samaniegon

    22:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udazkenaren iragarle izan ohi da mahats bilketa. Samaniegon (Arabako Errioxa), urriaren 12ko zubian egin ohi zuten duela 40 urte, baina hamarkadaz hamarkada aurreratu egin da mahatsaren heltzea. Aurten, marka guztiak hautsiko dituzte eta hasi dira mahats zuria saskiratzen Guardian eta Oionen. Samaniegoko Ostatu upategian irailaren 12an ekingo diote mahats beltza biltzeari, iaz baino bi aste lehenago.

"Aurrez ikusi gabekoa da hori", azaldu du Euskadi Irratiko "Faktoria"-n Arantzazu Lopez de Alda Ostatuko ordezkariak, "uda beroa eta lehorra izan da eta apenas izan dugu fruitua hozteko gau freskorik". Mahatsondoaren bizi-zikloa azkartu egin du klimak eta horrek isla izango du ardoan: "fruituak azukre gehiago du eta, ondorioz, alkohol gehiago". "Ahalegina ari gara egiten biltzea atzeratzeko", esan digu Lopez de Aldak, "mahatsa ezin delako tenperatura berotan jaso". Ostatun denbora luzez aritu dira tresna eta teknikak hobetzen, mahats bilketa klima aldaketari egokitu eta kalitatea ziurtatzeko: "gauez ari gara biltzen, kamioi hozkailuetan sartzen, elur karbonikoa erabiltzen edo mahatsondo berriak Toloño mendian gora landatzen".

Mahastiak klima aldaketara egokitzeko Vitisad proiektuan hartu du parte, bere aldetik, Ana Aizpurua NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko ikerlariak. Euskal Herriko, Kataluniako, Errioxako, Aragoiko eta Frantziako mahastiak egokitzeko neurri eta tresnak proposatu dituzte, eta Faktoriako tarte berezian azaldu dizkigu Arabako Errioxarako erabilgarri direnak, estaldura begetalak eta inauste-egutegien azterketa, besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia