Itxi

Faktoria

Epidemiologia Kongresua

Aitana Lertxundi medikua: "Krisi klimatikoa osasun publikoaren erronka handia da, pilak jarri behar ditugu"

Klima aldaketak osasunean duen eragina aztertuko dute aste honetan, Donostian elkartuko diren Portugal eta Espainiako 800 epidemiologoek.

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Epidemiologian doktorea

    Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Epidemiologian doktorea

    12:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Herri antolamendua ere pentsatu behar da, herritarrak osasuntsu egon daitezen". Aitana Lertxundi Euskal Herriko Unibertsitateko Ingurumen Epidemiologian doktorearen hitzak dira.

Aste honetan Donostian egitekoa da Espainia eta Portugaleko epidemiologoen kongresua antolatzen ari da. Tarte berezia egingo diote klima aldaketak osasunean duen eraginari, osasun publikoaren erronka handienetako bat delako.

"Tenperatura gora, euririk ez badugu, airearen kutsadura handiagoa izango da" eta horrek osasunean inpakto handia du. Lertxundik dio mugitzen hasi behar dutela osasun arduradunek, "pilak azkar jarri behar ditugu" gaitz berriez gain, kronikoak luzatu ez daitezen. "Oso garrantzitsua da osasuntsu den hiri bat sortzea" gaineratu du, "ikuspegi hori izatea, lehentasuna baita herri osasuntsua izatea".