Itxi

Faktoria

Etxeko langileak

Isabel Otxoa:"Etxeko langileen dekretuak argi-ilunak ditu baina orokorrean ona da".

P.G.

Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kideak iritzi dio behargin hauen egoera hobetzera datorrela ministro kontseiluak onartu duen dekretua baina badira jaso gabe gelditu diren gauzak, hala nola aintzinatasunaren aitortza.

  • Etxeko langileen dekretu berriak langabezia saria aitortzen die.

    Etxeko langileen dekretu berriak langabezia saria aitortzen die.

    7:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

     Isabel Otxoak adierazi du Faktoria saioan, aurrera pausoa dela zalantzarik gabe langabezia saria jasotzeko eskubidea aitortzea baina argi utzi behar da nahikoa kotizatzen dutenean bakarrik kobratu ahal izango dutela, urtebete igaro eta gero. Baina bada beste prestazio bat lehenago jaso dezaketea:"Ez da langabezia saria, subsidioa baizik eta diru sarrera eskasiarekin dago lotuta; kasu honetan sei hilabetez kotizatu izana nahikoa da kobratzeko, baina beti ere paperak badituzu. Paoeri kgabeko pertsonek ezin dute subsidio hau jaso".

    Otxoaren esanetan, dekretuak badu gabezia nabarmen bat, ez du aintzinatasuna kontuan hartu: "Esate batera, etxe batean 20 urte egin dituen langile batek, etxeko jabea hiltzen bazaio hilebeteko indemnizazioa soilik jasoko du. Errejimen orokorrean horrelako egoerak oso salbuespenezkoak dira baina etxeko langileen artean, batez ere etxean bizi eta lan egin dutenen artean, oso ohikoa da enplegatzailea hiltzen zaienean lana bukatzea". Bere iritziz, urte bakoitzeko gutxieneko indemnizazio kopuru bat kontuan hartu behar zen,  adibidez, 20 egun urte bakoitzeko: "Aintzinatasuna ez dute kontuan hartu, nahita".

    Dekretuaren argien artean bestalde, kaleratzea zailagoa izango dela, "orain arte 20 egun zenbatzen ziren, orain 33 urte bakoitzeko. Asko igo da eta gainera aurrerantzean, kaleratzea arrazoitu egin beharko da, ez da nahikoa izango indemnizaizoa ordaintzea: "derektuak baditu alde onak baina mantentzen ditu beste batzuk, txarrak, aldatu behar direnak".

   

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia