Itxi

Faktoria

Hondarribiko Alardea

Izaskun Larruskain, Jaizkibel: 'Bada garaia alkateak gaiari heltzeko. Herritar guztiak gogoz daude"

Ane Zuazubiskar | EITB MEDIA

Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrenean, "aldaketa giroa" sumatu dute alarde parekidekoek goizeko alardea amaituta. Baikor hitz egin du Izaskun Larruskain Jaizkibel konpainiako kapitain ohiak: "Azken urteotan argi gelditu da hitz egiteko prest dagoen jende asko dagoela".

  • Izaskun Larruskain Jaizkibel konpainiako kidea

    Izaskun Larruskain Jaizkibel konpainiako kidea

    9:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hunkituta hitz egin du Izaskun Larruskain Jaizkibel konpainiako kideak, hogeita bosgarren aldiz alardean desfilatu berritan. Hondarribiko alkateari egin diote eskaera: "Bada garaia alkateak gaiari heldu diezaion. Herritar guztiek dute horretarako gogoa. Gure herriak merezi du".

Bestelako urratsak ere izan dira azken urteotan. 2019an sortu zuten Hondarribiko hainbat gaztek Guztion Alardea; herriko Gernikako Arbolaren parean 70 gazte elkartu ziren, eta argazkia egin zuten, "konponbidea" eskatuz. Argazkia berrituta, aurten mila lagun baino gehiago elkartu dira argazkian. Larruskainek azaldu du horrek hainbat herritarri bultzada eman diela: "Herritar asko agertu da hitz egiteko gogoz eta galderak egiteko prest".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia