Faktoria
Legebiltzarreko lehendakaria
Bakartxo Tejeria: "Akordioen legealdia izaten ari da"
P.G. | EITB Media
Eusko Legebiltzarreko lehendakariak akordio giroa lehendik datorrela adierazi du "eskua luzatu da akordioetarako eta eskua hartzen jakin da. Predisposizioa bakarrik ez, akordioak izan dira jada".
-
Faktoria Eusko Legebiltzarrean zuzenean, Bakartxo Tejeriarekin solasean.
7:31 min
Pandemia ostean, normaltasunez egingo den Politika Orokorreko lehen osoko bilkura dela azpimarratuta, gaurkoa Ukrainako gerrak eta energia krisiak erabat baldintzatuta datorrela adierazi du Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan: "Krisi ekonomikoa, energia krisia eta trantsizio energetikoa... eguneroko gaiak dira, ahoz aho dabiltza. Geratzeko etorri dira eta erabaki garrantzitsuak hartzeko momentua da".
Akordioekiko borondatea legealdi honen ezaugarria dela azpimarratu nahi izan du: "Predisposizioa bakarrik ez, akordioak izan dira. Akordioen legealdia da. hortxe dago Hezkuntza legeari buruz lortutako aurre akordioa... Eskua luzatu da, baina hartzen jakin behar da baita ere, eta hartu da eta hori garrantzitsua da. Oso gai nagusiak daude mahai gainean, herri gaiak dira, ondorengo belaunaldiei ere eragiten dietenak, eta, beraz, zenbat eta akordio sendoagoak, hobe". Hauteskunde giroak akordioa zaildu ditzakeen arren, zenbait gai hauteskundeetatik at utzi behar direla azpimarratu du
Estatu berriaren inguruan Legebiltzarrean bertan egindako lanaz, Bakartxo Tejeriak ez du uste kajoian gordeta dagoenik baina onartu du garatzeko baldintza batzuk eman behar direla: "Beharbada orain ez da unea beste lehentasun batzuk daudelako" eta onartu du, baita ere, "izan litekeela" Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua betetzean atzerapena izateak Estatutu berriaren garapena ere atzean uztea eragitea.