Itxi

Faktoria

Energia berriztagarriak

Mirari Antxustegi: "Energia berriztagarrien ustiaketa gehiago da sastre kontua, prêt à porter baino"

P.G. | EITb Media

Politika Orokorreko Eztabaidan energia gai nagusietako bat den honetan, energia berriztagarrien argi-ilunak eta erronkak aztertu nahi izan ditugu "Faktoria"n, Aitor Urresti eta Mirari Intxausti energia berriztagarrietan aditu diren EHUko irakasleekin.

  • Energia berriztagarrien argi-ilunak aztergai.

    Energia berriztagarrien argi-ilunak aztergai.

    18:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Energia berriztagarriak benetan garbiak dira? Ez dute ezer kutsatzen? Zein material erabiltzen da eguzki panelak edo hazie-errotak egiteko? Hondakinik sortzen dute? Zer-nolako eragina dute ingurumenean? Eraginkortasuna neuritzen hasita, noraino dira eraginkorrak eta asetu ditzakete gure energia beharrak?" Mota honetako galderei erantzuteko hianbat energia berriztagarirei buruzko azterketa "teknikoa" egin dugu Aitor Urresti eta Mirari Antxustegi EHUko irakasleekin.   

Energia eolikoa, fotoboltaikoa, bioenergiak eta itsasoaren indarrak sortutakoa.... Bakoitzaren ñabardurak, abantailak eta desabantailak xehetu ditugu, jakinda gaur egun Euskadin kontsumitzen dugun energiaren % 10 besterik ez dela iturri berriztagarrietatik sortzen, eta etorkizuneko erronketa bat horixe dela, berriztagarrien ekoizpena areagotzea.

Etorkizunari begira zein energi berriztagarri hobesten duten galdetuta, bat etorri dira EHUko bi irakasleak ez dagoela erantzun bakarra ematerik. "Lekuz leku, tokiz toki aztertu behar dugu zein diren baliabideak, baliabide hauek nola aldatzen diren egunean zehar eta urtean zehar… eta orduan hausnartzen hasi ez bakarrik zeintzuk diren energia iturriak, baita nola kudeatu nahi ditugun eta nola kontsumitzen ditugun eta zein ordutan, eta biltegiratzeko aukerak baditugun ala ez. Leku bakoitzak bere erantzuna du", esan du Aitor Urrestik eta iritzi berekoa Mirari Antxustegi, leku bakoitzak neurriko plangintza behar duela esan digu: "Hau sastre kontua da gehiago, prêt à porter baino".