Itxi

Faktoria

Matematika eta boterea

Enpresa handiak matematikariak errekrutatzen hasi direnean, desertatu egin dute emakumeek

Aritz Agirre | EITb Media

Matematika gradua irakaskuntzara bideratuta zegoenean emakumeak gehiengoa ziren. Baina ospea eta errekonozimendua lortu ahala, Big Data zein algoritmoen testuinguruan, puntako lehiak gizonezko matematikariak erakarri ditu eta emakumeak uxatu.

  • Matematikaren boterea, eragina eta bere ondorioak.

    Matematikaren boterea, eragina eta bere ondorioak.

    9:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Matematika gradua irakaskuntzara bideratuta zegoenean emakumeak gehiengoa ziren. Baina ospea eta errekonozimendua lortu ahala, Big Data zein algoritmoen testuinguruan, puntako lehiak gizonezko matematikariak erakarri ditu eta emakumeak uxatu.

Osane Oruetxebarria Euskal Herriko Unibertsitateko matematika irakaslearekin eta Nahia Iriarte Nasertic enpresako matematikari gaztearekin solastu gara gaiaz. 

Titularren itzalean izkutatzen diren arima, historia eta testigantzak ekarriko dizkigu argitara Aritz Agirrek, astero,  Euskadi Irratiko "Faktoria"n.