Faktoria
Fermin Labaien
Fermin Labaien, beti mediku
Ane Albisu | EITB Media
Fermin Labaien mediku eta azken urteetan Gurutzetako ospitaleko ZIUetako arduradun izan denak erretiroa hartu du 65 urte bete dituen egun berean. Pandemian askotan jo izan dugu harengana, baina gaur "Faktoria"n hobeto ezagutu nahi izan dugu.
-
Fermin Labaien
13:53 min
Fermin Labaien medikuak kudeaketa eta mediku lana egin du bere lan ibilbidean eta bat aukeratzekotan mediku lana aukeratu digu zalantzarik gabe. Erretiroa hartuta ere, "beti mediku" esan digu, "bihotzean daramala". Hainbat erietxetan egin du lan, baina azken 16 urteak Euskal Herriko handienean, Gurutzetakoan. ZIUetako ardura izan du azken urteetan eta argi du hori dela bere arlo kuttuna, zainketa intentsiboetako lana.
Orain erretiroa hartuta, Anne eta Jabier bilobekin, Boss zakurrarekin, musika klasikoarekin, irakurriz eta etxekoekin planak eginaz beteko du denbora eta goza dezala opa diogu.