Itxi

Faktoria

Saria

Salto Systems, gorbatarik gabe sarraila elektronikoen alorrean munduko onenak izateko bidean

Ane Albisu | EITb Media

Salto Systems enpresak Arizmendiarrieta Fundazioaren saria jaso du aste honetan pertsonen garapena eta ongizatea bermatuz ere lehiakor izateagatik. Gonzalo Marco finantza arduradunarekin ezagutu dugu enpresaren lana eta filosofia.

  • Gonzalo Marco, Salto Systems-eko finantza zuzendaria

    Gonzalo Marco, Salto Systems-eko finantza zuzendaria

    17:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arizmendiarrieta Fundazioaren saria jaso berritan,  Salto Systems enpresak langileak zaintzeko eta pertsonak ondo tratatzeko duen filosofia zertan datzan azaldu digu Gonzalo Marco finantza arduradunak Faktoria saioan.

Duela 22 urte Irungo etxebizitza batean zortzi lagun elkartu eta han hasi zen Salto Systems enpresa arrakastatsuaren ibilbidea. Lezon ireki zuten lehen lantokia eta gero Oiartzunen, gaur egun ere lantoki nagusia dutena. Mundurako saltoa ere berehala eman zuten eta euren produkzioaren gehiena kanpora saltzen dute. Mundu zabalean 1.500 langile ditu.

Apple eta Amazon daude adibidez bere bezeroen artean. Alemaniako aireportutarako ere berriki salmenta garrantzitsua egin dute eta ohi bezala hotelen mundua ere bezero esanguratsua dute. Izan ere, hotelak izan ziren sarraila elektronikoak erabiltzen lehenak. Hori bai, etxe partikularretara ere iritsiko da sarraila elektronikoa, horretan ari direla adierazi digu Gonzalo Marco, Salto Systems enpresako finantza arduradunak.