Itxi

Faktoria

Unidas-Podemos

Roberto Uriarte: "Sinistu ere ezin da egin CGPJri buruz PP egiten ari dena. Oso oso larria da"

Jone Larrañaga | EITb Media

Unidas-Podemoseko Madrilgo Kongresuko diputatuak Alberto Nuñez-Feijoori gogorarazi dio demokrazia batean legeak kontsentsu parlamentarioz aldatzen direla eta ez alderdien artean "kromoak trukatuz".

  • Roberto Urirarte Unidas-Podemoseko diputatua Madrilgo Kongresuan

    Roberto Urirarte Unidas-Podemoseko diputatua Madrilgo Kongresuan

    24:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Roberto Uriarte Unidas-Podemoseko diputatuari "oso-oso larria" iruditzen zaio Alberto Nuñez-Feijook Pedro Sanchezi eskatzea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko akordioa ixteko baldintza gisa jarri izana legea aldatzea. Demokrazia batean legeak kontsentsu parlamentarioz aldatzen direla gogoratu du eta PPk egin nahi duena "xantaia" dela.  "Ezin da sinistu ere egin hau gertatzen ari denik sistema demokratiko batean".

Aurrekontuei buruz Uriartek esan du nahiko luketela krisiari aurre egingo dioten neurri sendoagoak aurre ikustea baina onartu du Parlamentuaren % 10 osatzen dutela eurak eta portzentaia hori kontutan hartuta, Podemosen eragina "nahikoa igertzen dela". Euskadirako inbertsioetan % 18 gorakada izango dela eta hobekuntza "inportantea" dela iritzi dio, gainera. "Historiako inbertsiorik haundiena egingo da elkarte autonomoan", esan du.

Aurrekontuetan gastu militarrak izan duen igoerak Podemosen barruan eragin dituen kritikez galdetuta, oinarrizko arazo bati egin dio erreferentzia Uriartek. Esan du, gastu militarrak ministerio diferentetako aurrekontuetan daudela banatuta eta "trikimailu" hori erabiltzen dela maiz benetako gastua ezkutatzeko. Alde horretatik, gastu militarra Defentsa Ministerioaren barruan bateratu beharra aldarrikatu du.