Faktoria
Demografia eta enpresak
Enpresak langile ehizan ari dira beste enpresetan
EITB MEDIA
Krisi demografikoak gogor jo du enpresa. Langile kualifikatuak falta dira: Europa osoari eragiten dion arazoa da, nahiz eta Austrian edota Alemanian lehenago ohartu ziren horretaz". Ordutegi hobeak, kontziliatzeko aukerak edota telenala eskainita ari dira enpresak beste enpresetan langile 'ehizan'.
-
Erronka demografikoa eta enpresak Faktorian hizketagai.
27:59 min
Hamar enpresatik zortzik ez dute langilerik aurkitzen esparru zientifikoko lanpostuak betetzeko: "Profil tekniko-zientifikoan daude gabeziak. Enpresek unibertsitatetik irteten diren baino langile gehiago behar dituzte". Estatistiken arabera, Hego Euskal Herrian 8.700 langile falta dira.
Erronka demografikoak lan-munduan duen eragina aztertzeko, "Faktoria"n izan dira Amaia Zubizarreta IETEAM aholkularitza enpresako hautaketa-burua eta Javier Oskoz Errenteriako Don Bosco lanbide heziketa ikastetxeko marketin arduraduna. Azaldu dute orain bost urtetik hona nabarmenak direla arazoak eta enpresei ezin dizkietela eskaini lan bila dabiltzan hautagaiak. Beste enpresa batzutan jada ari direnen artean bilatzeko dituzte hautagaiak eta eskaintza hobea baldin bada aldatzen dira langileak.
Iñaki Burutaran Gipuzkoako Iturginen elkarteko kideak eta Mikel Otamendi Volvo Auto Sueciako mekanikariek egunerokoan ezagutzen dituzte arazo horiek. Burutaranek kontatu du iturginik ezin bilatu dabiltzala aspalditxoan eta, formaziorik gabe ere, gogo edo lanerako jarrera duten edonor hartzen dutela, gero eurek formatzeko. Galarretako Volvoko tailerrean ere, langilerik ezin topatu dabiltza. Lau hartuko lituzkete oraintxe
Volvo Auto Sueciako mekanikariak