Itxi

Faktoria

Munduaren Akabera

Munduaren Akabera (VII): Moda azkarraren industriaz, Libe Kerroumekin

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Asko ekoiztu, langileei gutxi pagatu, merke saldu eta azkar iraungi. Hiperkontsumoan oinarritutako ehungintzaren eredua aztertu dugu Euskadi Irratiko Faktorian eta aldaketarako premia nabarmendu du The Eko Lab espazioko Libe Kerroumek.

  • Libe Kerroum (The Eko Lab)

    Libe Kerroum (The Eko Lab)

    36:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ehungintza bigarren industriarik kutsagarriena da munduan —gas-isurien %8 eragiten du eta industria-jatorriko ur kutsaduraren %20— eta azkarren hazi den negozioetako bat: 2000z geroztik, marka handiek ekoizpena bikoiztu dute eta erositako jantzi bakoitza duela 22 urte baino %3 6 gutxiago erabiltzen dugu. Euskadi Irratiko "Faktoria"-n, ehungintza industriaren gehiegikeriei heldu diegu "Munduaren Akabera" tartean: Zein neurritan egiten dio kalte 'fast fashion'-ak ingurumenari? Nola estutu daitezke marka handiak? Ze eredu alternatibo ari dira ehuntzen? Eta bezeroak prest daude kontzientziaz erosteko?

Galdera horiei heldu diegu Libe Kerroum The Eko Lab espazioaren sortzailearekin eta "Munduaren Akabera"-ko ohiko kolaboratzaileekin, Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTAko transferentzia-arduradunarekin, Ibone Ametzaga Arregi EHUko Ekologia saileko irakaslearekin eta UNESCO katedraren koordinatzailearekin, eta Hannot Rodriguez EHUko Filosofia doktoreak.