Itxi

Faktoria

Laura Garrido

Garrido: 'Jaurlaritzak akordioak zabaldu nahi ditu, baina azken aurrekontuak ere EH Bildurekin adostu zituen'

EITB MEDIA

Euskadi Irratiko Faktorian azaldu du Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzak "gehiengo osoa zabaltzeko asmoa" erakutsi arren akordioak "beti norabide berean" egiten dituela. Garridok dio PPk bere proposamena aurkeztuko duela, eta horren gainean hitz egingo dutela.

  • Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusia

    Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusia

    21:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zergak jaisteko eskaria egin dio Jaurlaritzari Laura Garrido Euskaldiko alderdi popularreko idazkari nagusiak. Euskadi Irratiko Faktorian azaldu du deflaktazioa ez dela "nahikoa", eta Eusko Jaurlaritzak "soberakinean dituen bi mila milioi euroak herritarren poltsikoetan" egon behar direla. Pertsona Fisikoen Errentaren Zerga murriztu behar dela ere uste du Garridok.

EAJren eta PPren arteko harremanaz galdetuta, Garridok azpimarratu du harreman "normala" dutela bi alderdiek, gai zehatzetan "desadostasunak" izan arren.

PSOEk eta EAJk euskal selekzioen ofizialtasunaren gainean lortutako akordioaz, bestalde, Garridok uste du ofizialtasuna ez dela "errealitate" egingo: "Uste dugu frustrazioa izango dela gero etorriko dena. Horrelako akordioak sustatzea, ez da egokia, gero ez badira errealitate egingo. Gainera, gai hauek nazionalismotik gertu daude; badira beste lehentasun batzuk herritarrak kezkatzen dituztenak".