Itxi

Faktoria

Trans Legea

Bea Sever, Naizen: "Egindako lanetik hiru folio baino ez dira geratu eta hori ere atzera bota nahi dute"

Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramailearen arabera, jatorrizko bertsioa onartu ezean Espainiako Kongresua tramitatzen ari den legeak ez du "ezertarako balioko·

  • Bea Sever, Naizen elkarteko bozeramailea

    Bea Sever, Naizen elkarteko bozeramailea

    4:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Transexualen legerako ekarpenetan ondu zituzten 53 folioko zirriborrotik hiru folio baino ez dira geratu LGTBI legean txertatuta eta horiek ere atzera bota nahi dituzte", adierazi du Bea Sever Naizen elkarteko bozeramaileak. Erabateko atzerapausutzat jo du lege proiektuaren testuari gaur PSOEk aurkeztuko dizkion zuzenketak eta "jatorrizko testua onartu ezean, lege honek ezertarako ez duela balioko", iritzi dio. Zehaztu duenez, erkidegoek zehaztutako eskuduntzen baitan mugitzen dira hemengo adingabe transexualak eta izen aldaketa ere onartzen diete epaileek, baita 8 urteko haurrei ere. 14 urterekin NANa ateratzeko baino ez dira izango arazoak. "Bestela, guri ez zaigu asko inporta", azaldu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz