Itxi

Faktoria

Osakidetza

Aritz Arrizabalaga, Basurtuko kardiogoloa: "Pozik gaude hausnarketa egiteko denbora irabazi dugulako"

JOne LArrañaga | EITB Media

Basurtuko ospitaleko kirurgia zerbitzua Gurutzetako erietxera lekualdatzeko Gasteizko epaile batek hartu duen erabakiarekin pozik agertu dira salaketa aurkeztu zuten langileak. Politikoei ez ezik, gizarte osoari egin diete gogoeta egiteko deia.

  • Bihotzeko kirurgia Gurutzetara lekualdatzeko Osakidetzaren erabakiaren aurkako protestaldia Basurton

    Bihotzeko kirurgia Gurutzetara lekualdatzeko Osakidetzaren erabakiaren aurkako protestaldia Basurton

    2:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizko epaile batek geldiarazi egin du behin-behinean Osakidetzak Basurtuko ospitaleko bihotzeko kirurgia zerbitzua Gurutzetako erietxera lekualdatzeko erabakia. Salaketa hori aurkeztu zuten langileak pozik agertu dira aldaketa egiteko moduari buruz eta horrek dituen ondorioei buruzko hausnarketa egiteko "denbora irabazi delako". Aritz Arrizabalaga kardiologoak "Faktoria"n iritzi dio, politikariek ez ezik, gizarteak ere egin behar duela gogoeta.

Oskidetzak hiru eguneko epea du orain erabaki horren aurkako alegazioak aurkezteko. Tarte horretan, Basurton ebakuntzak egiten jarraitu ahal izango dutela uste du Arrizabalak eta ez direla kirurgiak, Osasun arduradunek aurre ikusita zuten moduan, ostiralean etengo.