Itxi

Faktoria

Ikuspegiren barometroa

Julia Shershneva: "Bizikidetzaren klima neurtzeko balio dute datuek"

Ane Albisu | EITB Media

Immigrazioaren Euskal Behatokiaren, Ikuspegiren, azken barometroa aztertu dugu Julia Shershneva zuzendariarekin. Ondorio nagusia migratzaileekiko inoiz erakutsi dugun tolerantzia mailarik handiena erakusten dugula, eta estereotipo ezkorrak ezabatzen ari direla.

  • Julia Shershneva

    Julia Shershneva

    23:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikuspegiren azken barometroak jatorri atzerritarra duten biztanleen inguruko pertzepzioak eta jarrerak neurtu ditu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egindako galdeketa sakonaren ondorio nagusiak aztertu ditugu "Faktoria"n Julia Shershneva Behatokiko zuzendariarekin. Inoiz erakutsi dugun tolerantzia mailarik altuena erakuste horren azalpenaz galdetuta, esan digu galdeketak martxoan egin zirela eta Ukrainako gerraren egoerarekin lotura izan dezaketela.

Tolerantzia maila jatorriaren arabera aldatzen dela ere erakutsi du barometroak. Argentinarrak eta europarrak ditugu gustukuenak, eta zerrendaren azken lekuan Magrebeko herrialdeetakoak daude.

Lana kentzen diguten ustea eta gizarte laguntza gehienak eurenganatzen dituzten errezeloa bezalako estereotipo ezkorrak ezabatzen ari direla ere nabarmendu digu Shershnevak.