Itxi

Faktoria

Baztan - Erdizko proiektua

Ernesto Prat, Lekarozko alkatea: "Bederen herritarrek iritzia eskatzea nahi dugu"

OIhane Yustos | EITb Media

Magnesitas de Navarra enpresak Erdiz inguruan egin nahi duen meategiaren proiektuak herritarren babesa ote duen jakiteko galdeketa egin nahi dute Baztango alkateek baina, Espainiako Gobernu ordezkaritzak ez die baimenik ematen.

  • Magnesita ustiaketa

    Magnesita ustiaketa

    7:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroaren 20an egin nahi zuten herri galdeketa Baztango herrietan. Erdiz inguruan magnesita meategi bat egin nahi du Magnesitas de Navarra enpresak eta herritarren iritzia jaso nahiko lukete.

Ez da lehen ahalegina izan. Baztango egitura administratiboa baliatuz, Baztango udalak egin zuen proposamena baina, ez zuen baimenik jaso. Orain herrietatik etorri da ekimen beretsua. Ernesto Pratek eman ditu azalpenak, "ez da herri galdeketa bat baizik eta 14 galdeketa, zinpeko alkateei ordenantzetan aukera hori ematen digute'". Guztien iritzia bildu nahi dute, "alde zein kontra egon, herritarrak botoa ematera animatzen genituen"; baina hori da, hain zuzen, Gobernu ordezkaritzak debekatu nahi duena.

Ez dute proiektua gelditzea eskatzen, "bederen herritarrek iritzia ematea" nahi dute eta ondoren bai, Nafarroako gobernuari eskatzen diote herritarren iritzi hori kontuan hartu dezatela. Bazkaleku komunala da Erdiz inguru hori, Baztango 80 familia inguruk eramaten dute proiektua inguru horretara, eta proiektua egiten bada eragin handia izango duela uste du Lekarozko alkateak.

Abokatuekin eta gainerako zinegotziekin hitz egin ondoren, arratsaldean iritzi bateratua ematekoa dute Baztango zinpeko alkateek.