Itxi

Faktoria

PSE

Asensio: "Hondakinen plangintzan denbora galdu dugu eta kudeaketa azkartzeko eskatuko nioke Tapiari"

Eider Aranberri | EITB Media

Hondakinen tratamenduari irtenbidea emateko bitarteko azpiegiturak behar dira Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatuaren arabera, eta horiek bideratzeko azkartasuna eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

  • Jose Inazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatua

    Jose Inazio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatua "Faktoria"n

    25:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak Hondakinen Kudeaketarako Plana aurkeztu eta biharamunean, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak salatu egin du plangintza horretan galdu den denbora: "Hondakinak kudeatzeko azpiegiturak ezinbestekoak dira, eta azkar egin behar da. Tapiari eskatuko nioke plangintza azkartu egin behar dela. Legealdia bukatuko da, eta ez dakigu zein azpiegitura izango ditugun". Asensioren arabera, aurreko legealdian Gipuzkoako Aldundian erakutsi zuten zaborren tratamenduari irtenbidea emateko azpiegiturak lau urtetan egitea posible da.

Jaurlaritzak bi zabortegi berrireki, eta beste bi handitzeko plana aurkeztu zuen atzo. 2030. urtera bitartean sortuko diren beharrak asetzeko izango dira, eta zaborrak Euskaditik kanpo eramatea saihestu nahi da. Asensioren arabera, "zabortegiak behar dira, eta bitarteko azpiegiturak behar dira. Horrek lehentasuna izan behar du".

Zubietako Erraustegia izan zen Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko bere sailak bultzatu zuen azpiegituretako bat, eta izandako hainbat isurketen inguruan, esan du GuraSos elkarteak egindako salaketak "gezurra" direla.

Ingurumen gaiez harago, Euskadi Irratiko "Faktoria"n egindako elkarrizketan, hurrengo urteko hauteskundeen osteko balizko eszenatokiaz ere hitz egin du. Asensiok legealdiaren balorazio positiboa egin du, eta koalizioa errepikatzeko prest azaldu da, bere programa aurrera eramateko aukera baldin badauka: "jeltzaleek nahi badute, ikusiko dugu".