Itxi

Faktoria

Euskara

Iñigo Urrutia, Barakaldoko epaiaz: "Benetan larria da Euskadiko Auzitegiak Udal Legea ez irakurri izana"

JOne Larrañaga | EiTb Media

EHUko irakasle eta hizkuntza zuzenbidean aditu denak uste du Barakaldoko zerbitzu publikoen azpikontratari hizkuntza klausulak jartzea legezkoa dela eta salatu du Euskadiko Auzitegi Nagusiko administrazio gaietarako epailea sistematikoki ari dela hizkuntzari buruzkoak "ideologikoki" ebazten.

  • Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia

    Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusia

    6:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskararen normalizaziorako legeak egitea Eusko Legebiltzarrari dagokiola azpimaratu du Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta hizkuntzen zuzenbidean adituak eta Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazio gaietarako epaileak lege horiek aintzat hartu gabe ari direla "sistematikoki" euskararen kontrako epaiak ebazten.

Arrazoitu du Udal Legeak beren beregi ezartzen dituela administrazioari zerbitzua ematen dioten enpresentzako hizkuntza klausulak eta "hori irakurri eta aipatu gabe" eman duela Barakaldoko Udalak kultur zerbitzuak emateko azpikontratatuko langileei hizkuntza maila eskatzeko baldintzen kontrako epaia.