Faktoria
Transferentziak
Garamendik dio eskumenak trasnferitzeko borondaterik ez diola ikusten Espainiako Gobernuari
EITB MEDIA
Aldiriko trenen kudeaketarena da aurreratuta dagoena. Azken hilabeteak negoziatzen eman dituztela azaldu du baina finantziazioan dutela zailtasun handiena.
-
Olatz Aramendi, Euskadi Irratian
22:16 min
Eusko Jaurlaritzari dagozkion eskumenak trasnferitzeko borondaterik ez dio ikusten Espainiako Gobernuari Olatz Garamendi Jaurlaritzako autogobernu eta gobernantza sailburuak. Euskadi Irratiko Faktorian onartu du aldiriko trenen kudeaketarena dela aurreratuen dagoena, baina hori ere espero baino gehiago ari dela atzeratzen.
"Eskumen horiek gure estatuan daude eta dagokie transferentzia. Bete dezala Espainiako Gobernuak Konstituzioa bera, estatutua eta, gehien bat bete dezala herri honekin itunduta daukana", esan du haserre.
Kultur zerbitzuak azpikontratatzeko euskara maila ezartzea debekatuz Euskadiko Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren kontra emandako epaiaz ere mintzatu da Garamendi eta kezka agertu du euskara "gehiegi" ari delako judizializatzen.