Faktoria
Izenik gabeko mina
Iraia Etxebeste: "Buruan klik egin eta minari beste alde batetik begiratzen diot orain"
Ane Albisu | EITb Media
Izenik gabeko, arrazoi jakinik gabeko eta diagnostikorik gabeko min kronikoa bere larruan bizi izan du Iraia Etxebestek. Beldurrez eta minak baldintzatuta bizi izan da, baina lortu du minagatik eta minari zion beldurragatik egiten ez zituen jarduerak egitea.
-
Iraia Etxebeste Madariaga
18:57 min
Iraia Etxebeste Madariaga oiartzuarrari asko kosta izan zaio bere minaz hitz egitea, baina publiko egitea erabaki du eta gaur Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan ireki ditu bere barruak. Noiz eta nola hasi zen mina sentitzen, zertan eragin dion eta egoerari buelta nola eman dion azaldu digu.