Faktoria
Jauzi ekosoziala
"Kezkagarria da oso krisi honetara ekarri gaituzten elite ekonomikoek gidatzea trantsizio energetikoa"
JOne Larrañaga | EITb Media
Klima larrialdiak ezinbestean ekarriko dituen sakoneko aldaketak planifikatuta eta jendartearekin adostuta egitea proposatzen du Hego Euskal Herrian sortu den dinamika berriak. Alaitz Ajuriagerrak eta Gorkak Laurnagak aurkeztu digute.
-
Alaitz Ajuriagerra eta Gorka Laurnaga
20:10 min
Larrialdi klimatikoaren testuinguruan Hego Euskal Herrian sortu duten dinamika berria da Jauzi Ekosoziala. Hura aurkeztera etorri dira Alaitz Ajuriagerra eta Gorka Laurnaga bozeramaileek "Faktoria"ra. Adierazi dutenez, larrialdia klimatikoak, ezinbestean, bizitzeko moduan sakoneko aldaketak ekarriko ditu eta aldaketa horiek planfikatuta eta jendeartearekin adostasunetara iritsita egitea proposatzen du euren mugimenduak.
Transizio energetikoaren izenean edozeinek edozer egitea ezin dela onartu azaldu dute. Azpimarratu dute energia fosilak erretzeari utzi egin behar zaiola berehala, gure kontsumoa jeisteko bizi-ohiturak aldatu egin behar direla eta behin hori erdigunean jarrita azpiegitura berriak ere onartu beharko direla. "Baina plan bat behar da", esan du Ajuriagerrak. Eta zera gehitu du Laurnagak: "Krisi honetara ekarri gaituzten elite ekonomikoek gidatzea transizio energetikoa, kezkagarria da oso".
Dinamika saretzen ari da orain eta uda ostean hasiko dute eztabaida fasea Jauzi Ekosoziala zein egituratan gauzatuko den erabakitzeko.