Faktoria
Munduaren Akabera
Oihana Otaegi: "Auto adimendua garraio pribatuarekin lotzen dugu, baina zerbitzu publikoa hobetsi behar da"
MIKEL ROTAETXE
Ibilgailu adimenduez eta garraioaren etorkizunaz aritu gara 'Faktoria'-n, Vicomtecheko Garraio eta Segurtasun dibisioko zuzendariarekin. "Biharko autoak gai izango dira ingurua intepretatzeko, gidariok egiten dugun bezala".
-
Oihana Otaegi, Vicomtech
30:07 min
Etorkizuneko kotxeak ez dira asko aldatuko, Oihana Otaegi Vicomtecheko Garraio eta Segurtasun dibisioko zuzendariaren arabera, "itxuran, behintzat". Seguruagoak eta iraunkorragoak izango direla aurreratu du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioko 'Munduaren Akabera' tartean: "Gizakiok egiten dugun bezala, autoak gai izango dira ingurua interpretatzeko".
Vicomtechen adimen artifizialera jo dute autoentzako software berria garatzeko, eta helburua argi zehaztu dute: autoak arriskuei aurre hartzeko gai izan daitezela. Ibilgailu adimenduen ikerketa ze puntutan dagoen azaldu digu, ze erronka dituzten esku artean, eta aldarrikatu du teknika eta gizartea bereiziezinak direla: "Gizartearen zerbitzura egiten dugu lan; auto adimendua goi mailako garraio pribatuarekin lotzen dugu, baina zerbitzu publikoak behar du lehentasun".
Solasaldian parte hartu dute Garbiñe Manterola Agirrezabalaga BRTA Basque Research & Alliance-ko transferentzia-arduraduna eta Hannot Rodriguez Filosofia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Letren faktultatean.