Itxi

Faktoria

Desgaitasunaz hizketan

"Ezgaitasun juridikoa debekatzen duen legeak begirada aldatzen digu, nahiz eta hutsuneak ere badituen"

Pilar Goya | EiTb Media

Duela bi urte indarrean den 8/2021 legeak aldaketa sakonak ekarri ditu ezgaitasuna duten pertsonen tutoretzan. Legea nola ari den garatzen aztertu dugu, HURKOAko Aitor Marañon, ATZEGIko Ainhoa Fiz eta Andres Urrutia notarioarekin. Haien borondatea ordezkatzea baino gauzatzen laguntzea da helburua.

  • Juani Rosa eta Maider Lizarazu

    Juani Rosa eta Maider Lizarazu

    26:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte eta erdi egin du indarrean ezgaitasuna duten pertsonen berdintasun juridikoa bermatzea helburu duen legeak. Leggea ezarri aurretiko milaka tutoretza berraztertzera behartuta daude orain epaitegiak eta gurean ere hasiak dira, motel bada ere.  Legea indarrean sartu aurretik,  ezgaitasuna duten pertsonen borondatea  ordezkatzea zen bidea, haren segurtasuna eta babesa ziurtatzeko baina bere ezgaitasun mailakontuan hartu gabe. Orain debekatuta dago besterik gabe ezintasuna izateagatik eskubideak ukatzea eta ardatza da pertsona hauen borondatea  betetzen laguntzea, hroretarako beharrezkoak diren baliabide eta neurriak jarrita.

Ainhoa Fiz ATZEGIko "bizitza independientea" programaren arduraduna eta Hurkoa fundazioko Aitor Marañon teknikaria bat etorri dira esaterakoan 8/2021 legeak guztion begirada aldatzea ekarrik oduela baina helburuak onak izanik, hutsuneak dituela juridikoki eta praktikotasunaren aldetik, zailtasunak ezarri ahal izateko.  Zenbait kasutan lausoegia izan daitekeelako epailea pertsonaren gaitasunak eta ezgaitaitasunak zerrendatzerakoan eta abusuzko egoerak sortzeko arriskua egon daitekeelako.Aitor Marañon eta Ainhoa Fiz

Aitor Marañon eta Ainhoa Fiz

Hutsunetako bat ere bada, egin behar diren berrazterketa horien kostoa nork ordaintzen duen ez duela zehazten legeak, edo zenbait arlotan pertsona horiek gai izateko behar diren baliabideak noren kontura doazen.

Andres Urrutia notarioak ere iritzi dio legeak iraultza dakarrela biana onartu du notarioei lan karga handia dakarkiela, pertsonaren gaitasunai buruzko juzkua eign behar dutelako eta notarioek, esan du,  "badute prestakuntza juridikoa baina ez sikiatrikoa edo forentsea".

Saioan zehar, Juani Rosa eta Maider Lizarazuren lekukotzak jaso ditugu, ezintasun intelektuala duen 50 urteko Juani Rosa legazpiarrarena eta Maider Lizarazu bere laguntzailearena. nik azladu du Faktorian zein zaila izan zen berarentzat forentsea eta epailearen aurrean hitz egitea.

Lege berriak laguntzazko kuradoretza eta ordezkatzeko kuradoretza aurre ikusten ditu orain arteko tutoretzaren ordez eta egitatatezko zaintzailearen figura (egunerokoan  ezgatiasuna duen pertsonaren inguruan laguntzen dion pertsona). Babes eza egoerak adinekoen artean ere gero eta gehiago direla ohartarazi dute eta kasu hauetan ere, kuradoretzak gero eta ohikoagoak izango direla.

        

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia