Itxi

Faktoria

Ukraina - giza laguntza

Maria Prada, ekintzailea Ukraina ekialdean: "Urte bat oso luzea da hemen bizi direnak bezala bizitzeko"

OIhaen Yustos | Eitb Media

Maria Prada, 'Action contre la Faim' gobernuz kanpoko erakundeko langilea Ukrainia Hego-Ekialdean ari da lanean urritik.

  • Ukraina

    Ukraina urte bete.

    19:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udazkenean iritsi zen Ukraina ekialdera Maria Prada Tolosako ekintzailea. Action contre la Faim nazioarteko gobernuz kanpoko erakundean egiten du lan. 5 hilabete hauetan behar asko ikusi ditu, oinarrizkoenak, 'laguntza psikosoziala', oraindik ere ihes egindako ukrainar asko iristen ari zaizkielako. Baina, horrekin batera, banaketan asko hobetu behar da. 'Negua oso luzea da hemen eta oinarrizko kit-ak behar dira'. Konponketa lanak egiten ari dira beraiek, 'misilak hautsitakoak konpontzen ari gara gu'. Gertu dituen  ukrainiarrekin hitz egiterakoan kontu handiz aritzen da, 'urtea oso luze' joan zaie, ezin zaie guztia galdetu. Gehienek kontatzen diote, 'egunerokotasuna bueltatu nahi dute, etxera bueltatu baina, askok esaten digute ez dakitela zer egin, guztia galdu dutela'. Oraindik ere tentsio egoera bizi da, 'sirenak jotzen duenean oraindik urduri jartzen zara. Eraso arriskua handia bada, badakigu nola jokatu: motxila gurekin dugu eta bunkerrera joaten gara, daukagunarekin 48 ordu irauteko'. Astean arabera aldatzen doaz baina, 'batzuetan ezin dugu ezta saltokira joan, sinerak edozein tokietan harrapatzen gaitu, egunean 10 aldiz jotzen du sirenak'.

Aste hauetan asko nekatu da Maria Prada baina, orduan bere buruari egiten dio galdera: 'ni nekatuta banago, nola egongo dira hasieratik hemen bizi direnak? Urte bat oso luzea da horrelako egoera batean bizitzeko'. Guda egoera gehiagotan izan da Prada eta guztietan gauza bera ikusten du, 'ondorioak luzerako dira, 10-15 urte irauten dute'.