Itxi

Faktoria

Ukrainako gerrak urtebete

Paolo Malpetti, Ukrainako iheslaria: "Ni ere antimilitarista nintzen gerra piztu zen arte"

Nagore Telleria | EiTb Media

Hernaniko bere etxean hartu gaitu Paolo Malpetti italiarrak. Kieven bizi zen familiarekin eta Errusiak Ukraina inbaditzeari ekin zionean, beren ihesa kontatu zigun. Orain patxadaz hitz egin dugu berarekin. Ez du bake elkarrizketan itxaropenik, ezta zigor ekonomikoetan ere.

  • Paolo Malpeti, emaztea eta haur Ukrainiarrak Hernaniko bere etxean.

    Paolo Malpeti, emaztea eta seme ukrainiarra Hernaniko etxean. Sabaian "Kapera Sixtinoa" margotu du

    28:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain urtebeteko bere kontakizuna entzun duenean, ezin izan die malkoiei eutsi Paolo Malpettik. Poloniarako mugan ikusitako apokalipsiaren oroitzapena berritu zaio. Autoz, ordu luzez bera gidatzen, eta autoan beste lau lagun zeramatzala, sekulako itolarria sentitzen zuela kontatu du.

Gerra hasi zela urtebete joan denean, suminduta hitz egin du nazioartearen jarreraz galdetuta. Irteera diplomatikoen aukerarik ez du ikusten berak. Kremlinak ez duela inoiz negoziatzen dio, Errusia ez dela benetako interlokutorea eta indarkeria beste erantzunik ez dagoela. NATOk arma gehioago bidali beharko lituzkeela dio. Antimilitarismoa Europako beste herrialde batean eta lasai zaudela defendatu daitekeela dio, ez ordea zure herrialdeari eraso diotenean.

Paolo Malpeti Errusiera ikasten hasi zen gaztetan. Orain ordea, Errusiako kulturaren adierazpen guztiek atzerakoa ematen diotela kontatu du eta boikota egiten diela. Kieven, modu orokorrean antzematen omen da hori, ihesa. Jendeak askoz ere gehiago hitz egiten du Ukrainera lehen baino.

Pasa den udan, Kieven hiru hilabete egin zituzten Malpetik, emazteak eta bi urte terdiko umeak. Emaztearen lehengusua Kieveko ospitalean erditu zen haurraz, Atarian hondar zakuak jarrita zeuzkaten. Malpetik zibilen kontrako erasoen basakeria nabarmendu du eta bere ingurukoek Kieven azaldutakoak ekarri digu mikrofonora.

Hernaniko bere etxeko gela bateko sabaian  "Kapera Sixtinoa"ren antza duen margolanak ari da egiten. Aingeruak marraztu eta urre kolorez margotzen aritzen da bera ihesean.