Faktoria
Errefuxiatuak
Larraña, Oñatiko babel dorre eta arnas leku
Jada ez dago errefuxiatu ukraniarrik Larraña etxean. Beste gerra eta jazarpen batzuetatik ihes egindakoak bai, ordea. Eta denek hartzen dute han, arnasa
-
Nerea Maiztegi, Larraña harrera etxeko zuzendaria eta Achraf eta Dennys errefuxiatuak
6:25 min
Ukraniar askoren babesleku izan da urte honetan Oñati. Familien etxeetan hartu dute babes batzuk, Larraña harrera etxean beste batzuk. Une honetan ez da errefuxiatu ukrainarrik geratzen bertan. Baina bai beste gerra eta jazarpen egoera batzuetatik ihes egindakoak. Bide gogor eta latz baten ondoren denek hartu dute bertan arnasa. Achraf eta Dennysek, adibidez. Haiekin biekin eta Nerea Maiztegi harrera etxeko zuzendariekin ezagutu dugu nolakoa den Oñatiko babel dorrea.