Itxi

Faktoria

Itsasoko emakume langileak

Begoña Arrizabalaga: "Jubilazio aurrerapena lortuta, gaixotasun profesionalen aitortza behar dugu"

Jone Larrañaga | EiTb Media

"Amua ezpainetan" zutela joan ziren Senatura Hego Euskal Herriko saregile, enpakadora eta neskatilak. Beldurrak uxatuta, baina, lorpen historikoarekin pozik itzuli dira etxera. Borrokan jarraituko dute, halere, gaisotasun profesionalen aitortza lortu arte

  • Saregileak lanean

    Saregileak lanean

    7:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Begoña Arrizabalaga enpakadora da Ondarrun eta Itsasoko Emakume Langileen Federazioko presidentea une honetan. Espainiako senatuan izan zen atzo saregile, neskatila eta enpakadorei jubilazioa lau urte aurreratzeko aukera emango dien legea onartu zenean. Zein borroka luzea izan den gogoratu du eta azpimarratu oraindik badela zer borrokatua: Euren lan baldintza gogorrengatik jasaten dituzten gaisotasun profesionalen aitortza.