Faktoria
ELkarrizketa
Xipri Alberbide: "Euskarak gauza handiak erdietsi ditu baina mintzatua ez den hizkuntza, hila da"
Xipri Arbelbide apaiz, abertzale, idazle eta ekintzailea izan dugu gonbidatu Faktorian. Bere 88 urteko ibilbidean atzera begira jarri gara gerraz eta Afrikaz hitz egiteko, baina euskararen edo irratiaren etorkizuna nola ikusten duen ere azaldu digu.
-
Xipri Arbelbide
24:27 min
Soldadutza garaia Aljeriako gerran pasa ostean, Bolikostan misiolari ibili zen Xipri Arbelbide 60ko hamarkadan eta egun, afrikarrak dira Euskal Herrira datozen apaiz gazteak. Euskaraz ere meza ematen ari direla kontatu digu eta berak ere jarraitzen du oraindik hainbat herritan apaiz lanean. Aktualitatea zorrotz jarraitzen du Arbelbidek eta egunero entzuten ditu bi edo hiru albiste emankizun. Argi ikusten du mundua aldatzen ari dela eta leizera garamatzan kontsumismo mundu batean sartu garela.
Ez da baikorragoa euskararen egoeraz galdetutakoan eta azken hirurogei urtean euskarak iparraldean gauza handiak lortu dituen arren, erabilerak behera egin duela nabarmendu digu Faktorian. Bide horretan, mintzatua ez den hizkuntza bat hila dela azpimarratu digu eta hori gertatzen bada, euskaldunok izango garela erantzule.
88 urte dituen arren, harro dio guztiek dena baino gazteago egiten dutela.