Itxi

Faktoria

Munduaren Akabera

Ismael Ruiz de Argandoña: "Fusio nuklearra etorkizuneko energia da, baina ez gaitu berehalakoan salbatuko"

MIKEL ROTAETXE | EiTb Media

Fusio nuklearrerako nazioarteko kateak Euskal Herrian du katebegi bat. Tekniker entsegu-banku bat ari da eraikitzen, Granadako partikula-azeleragailuan segurtasun azterketak egiteko. Ismael Ruiz de Argandoña Teknikerreko ordezkariak eman dizkigu argibideak.

  • Fusio-energia

    Fusio-energia

    29:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Energia garbi, seguru eta amaigabea sortzen du fusio nuklearrak, izarretan era naturalean gertatu eta ITER egitasmoak Lur planetan imitatu nahi duen erreakzioak. Frantzia hego-ekialdean eraikiko duten erreaktorea da proiektuaren erdigunea eta Andaluziako Granadan du hanketako bat, Andaluziako eskualdean aztertuko dituztelako erreaktoreko tenperatura eta erradioazioari eusteko moduko materiala.

"Neutroien erradiazioa jasateko gai den materiala bilatuko dute Granadan, Frantziako ITER erreaktorea eraiki ahal izateko", azaldu du Ismael Ruiz de Argandoña Tekniker ikerketa-zentroko automatizazio eta kontrol saileko zuzendariak, "eta Teknikerren lanean ari gara bilaketa hori segurua izan dadin". Entsegu-bankua eraikiko du Ruiz de Argandoña buru duen taldeak: "Teknikerren Granadako instalazioaren kopia zehatza egin dugu eta gai izango da istripuak simulatzeko". Proba horien bidez jakingo dute, esaterako, azken instalazioa nahikoa azkarra ote den, leherketa bat garaiz ekiditeko.

Teknikerren proiektutik harago, fusio-energiaren etorkizunaz eta aukerez hitz egin du ingeniariak 'Munduaren Akabera' tartean. Baikor izateko argudioak ikusten ditu, baina tentuz jokatzea eskatuz: "Energia garbia izango da, hondakin erreaktiborik gabea eta amaigabea, baina ez gaitu salbatuko, etorri bitartean gauza asko egin behar direlako".