Itxi

Faktoria

Elkarrekin-Podemos

Miren Gorrotxategi: "Hezkuntza lege berriaren helburu bakarra sare publikoa eta pribatua berdintzea da"

P.G. | EiTb Media

Elkarrekin-Podemoseko idazkari nagusiak esan du Hezkuntza itunaren jarraipen batzordearen bilerara ez joateko erabakia ez zela beroaldi baten ondorio izan. Etxebizitza legeaz berriz, Miren Gorrotxategik adierazi du ez dagoela eskumen urraketarik.

  • Miren Gorrotxategi, Elkarrekin-Podemos

    Miren Gorrotxategi, Elkarrekin-Podemos

    22:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUren Legebiltzarreko bozeramaileak errepikatu du ez direla izango Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordearen bileran. Edukia jakin ondoren jakinarazi zuten erabakia ez dela beroaldi baten ondorio izan. Are gehiago, jarraipen batzorde horren zeregina orain, Ituna nola ez bete erabakitzea izango dela adierazi du Gorrotxategik eta horretan ez duela bere alderdiak parte hartuko.

Hezkuntza lege proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko erabakia ez da bapateko erabakia izan Gorrotxategik adierazi duenez, eta harrez gero ez du hartuemanik izan Hezkuntza Sailarekin. Lege berriak duen helburu bakarra sare publikoa eta pribatua berdintzea dela salatu du.

Euskadi Irratiko "Faktoria"ri eskainitako elkarrizketan, etxebizitza lege berrian ez dela eskumen urraketarik adierazi du eta salatu du Eusko jaurlaritzak etxebitiza lege propioa maiatzeko hauteskundeei begira beheranzko joera aurreikusten dutenen aurrean, azpimarratu du 4 alderdi batuta, "ezker eraldatzailea" diren guztiak plataforma berean aurkezteak garrantzi berezia duela. Baieztatu du Yolanda Diaz lan ministroa eta Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusia euskadin izango direla kanpainan. Podemos eta Sumar Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkeztuko ote diren galdetuta, bat egitea baino garrantzitsuagoa papeleta bakarra aurkeztea dela esan du.