Faktoria
Kirol diplomazia
"Kirol diplomazia ez da bakarrik dirua eta marka; identitatea munduan saltzea ere bada"
JOne LArrañaga | EITb Media
Kirol Diplomaziari buruzko Munduko Biltzarra egingo da Ekainaren 28 eta 29an, Donostian, EHUko udako ikastaroen barruan. Euskal Herrian kirolarekin errelato bat badagoela diote antolatzaileek baina estrategia finkatzea falta dela.
-
Ekain Rojo EHUko ikerlaria eta Imanol Galdos Kirol Diplomaziari buruzko Mundu Batzarreko zuzendaria
15:02 min
Inguru bat, hiri bat edo herrialde bat bat gero eta gehiago jartzen da munduko mapan kirol ekitaldien bitartez. Gero eta indar handiagoa du kirolak nazioartean entzutea eragina lortzeko tresna gisa. Kirol diplomazia deitzen zaio horri eta gaiari buruzko nazioarteko adituak bilduko dituzte EHUko udako ikastaroek ekainaren amaieran. Imanol Galdos Donostia Kulturako zuzendaritzako kide eta ikastaroko zuzendariarekin eta Ekain Rojo kirol diplomaziari buruzko ikerlarlariarekin aritu gara kontzeptu horretaz, hemen egiten den jardunaz eta etorkizunera begira dauden erronkez.
Rojok azpimarratu du gobernuentzat ez ezik, komunitateentzat eta estaturik gabeko herrientzat ere tresna oso interesgarria dela kirol diplomazia. "Ez da bakarrik dirua eta marka; identitatea munduan saltzea ere bada", adierazi du Galdosek eta zera gaineratu: "Euskal Herrian kirolarekin errelato indartsu bat badago eta ez dugu jakin behar bezala aprobetxatzen: estrategia falta da".