Faktoria
Save the Childreneko burua
Pilar Kalzada: "Pobreziak dimentsio asko ditu eta gurean ere haur pobrezia nabarmena da"
P.G. | EITb Media
Save the Children erakundearen Espainiako zuzendari izendatu berritan, Pilar Kalzada elkarrizketatu dugu Faktorian. Salatu du haur pobreziaren irudi desitxuratua dugulako kosta egiten zaigula gure inguruan ere badela ikustea eta ohartarazi du haurra izatea, pobrea izateko arrisku faktorea dela.
-
Pilar Kalzada, Save the Childrenen Espainiako buru izendatu berria
26:14 min
Pilar Kalzadak salatu du baliabide materialez gain pobreziak aurpegi asko dituela: "Orain udan esate batera, ikastetxeak itxi ondoren asko dira jatordurik gabe gelditzen diren haurrak eta elikadura pobrezia jasaten dutenak; edo eskolarik gabe, hezkuntza pobrezian daudenak. gure egunerokoaren parte dira eta ez zaizkigu urruti gelditzen baina bereziki mingarria da arazo honi aurre egiteko nahikoa baliabide badugulako". Izan ere Euskadi da, Pilar Kalzadaren hitzetan, belaunaldi batean haur pobreziarekin amaitu dezakeen erkidegoa eta "hor gaude oraindik".
Euskal Herrian, desberdintasun ekonomikoak pilatzen diren lekuetan dago haur pobrezia bereziki: "14 urtetik beherakoen %14 mantenimendu pobrezian daude, hau da, ez dituzte eguneroko bizitzari aurre egiten behar diren baliabideak" (Estatu espainiarrean %29koa da bataz bestekoa).
Haurren artean zabaltzen ari den pornografiaren kontsumoari egotzi dizkio gazte horiek sexu harremanez jasotzen duten irudi distortsionatua eta sozializatzeko modu okerra: "Plataforma gero eta gehiago daude eta bere eragina gero eta handiagoada".
Haur eta narebeen aurkako sexu erasoen inguruan salatu du sistema judizalean hutsegite handiak daudela, "helduen ikuspuntutik antolatuta daudelako". Horiek gainditzeko, Save the Childrenek BARNAHUS (Haurren etxea islandieraz) ereduarekin egiten du lan: "Prozesuaren erdigunean sexu erasoa jasan duen haurra jartzen da eta bere beharretara egokitzen da sistema eta ez alderantziz. ez da bidezkoa, salaketa aurkezteko adorea izan duen gazteak hiru, lau eta bost aldiz erasoa kontatu behar izatea".
Akenik, gobernuz kanpoko erakundeen lana defendatu du: "Ez gara gobernu egiturak baina gizartea gara eta gizartearen parteh artzea bizitza pulbikoan ezinbestekoa da gizrte demokratikoa izango bagara. guk ez dugu erakundeek egin beharko luketen lana egiten. Save the childrenek ez du soilik larrialdi egoeratan asistentzia eskaintzen: burutzen ditugun ikerketetan, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta eskuhartzen dugu erakunde pulbikoekin batera aldaketa iraunkorrak lortzeko.
Azkenik, haurren ahotsa entzun eta ere parte hartzea sustatzeko ahalegina joko duela iragarri du Kalzadak: " Erabakiak hartzen ditugu haurrentzat, haurrak entzun gabe. Bere eguneroko bizitzaz duten iritzia ematenko eskubide osoa dute".