Itxi

Faktoria

Igeriketan markak hausten

Txaro Tomasena, 77 urterekin Gribraltargo itsasartea igerian gurutzatu duen pertsonarik adintsuena

Ainhoa Urretabizkaia|Eitb Media

Gutxi dira Txaro Tomasenak erakusten duten pasio eta bizi-gogoa helarazten dutenak, eta ziur aski, horregatik eta hilabete luzez egindako entrenamendu saioek eraman dute erronka hau betetzera; bi muturrak batzen dituen ia 15 kilometroko tartea, 6 ordu eta 23 minutuan osatu zuen pasa den uztailean.

  • Txaro Tomasena

    Txaro Tomasena

    26:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marka berria ezarri du Txaro Tomasenak, eta Afrika eta Espainia batzen dituen lurrak igerian egin dituen pertsonarik adintsuenean bilakatu du. Horrela, aspaldiko ametsa egi bihurtuta ikusi du urnietarrak, baina erronka hori betetzera nola iritsi den kontatu digu; hilabete luzez uretan egindako entrenamendu saio amaigabeak, eta kirolarekiko erakutsi duen grinak lagunduta lortu du marka berria ezartzea. Besteak beste, kontatu digu, gaztetan kirol gehiegirik ez zuela egiten, baina mendizalea beti izan dela eta senarrarekin Himalaian barrena bizitakoak ere kontatu dizkigu.

Igerian ez ezik, triatloiak ere egiten ditu Tomasenak, nahiz aitortu digun bizikleta gainean trebatzen 65 urterekin hasi zela. Erronkak erronka, ezerk geldiaraziko duen emakumea da Txaro Tomasena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia